Lege Oharra

Web-orri honen jabea ARBIZU HESTEKIAK S.L. enpresa da (IFZ: B31145683); helbidea: Utzubar industrialdea, E kalea, 27, Arbizu, 31839 (Nafarroa) eta  Nafarroako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: Liburukia: 157; Orrialdea: 179; Orria: NA-3251. Edozein kontsulta edo iradokizuna egin nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan info@embutidosarbizu.es helbidearen bidez.

Espainian eta Europar Batasunean esklusiboki aplika daitekeen araudiaren mende dago web-orri hau; hari men egin beharko diote, hortaz, web-orriaren erabiltzaile nazionalek nahiz atzerritarrek.

ERABILTZAILEA gure orrialdera dohainik sar daiteke, eta sartze-unean indarrean dauden erabiltzeko baldintza orokorrak aurretik irakurri eta osorik onartu behar ditu, espresuki argi eta garbi. Horregatik, mesedez eskatzen dizugu baldintzak arretaz irakurri ditzazula.

ERABILTZAILEAK gure ataria, haren edukiak edo zerbitzuak erabiltzen dituen unean, erabiltzeko baldintzak onartzen ditu eta haiei men egiten die espresuki.   Erabiltzailea erabilera baldintza hauekin ados ez badago, ataria erabiltzeari eta haren bitartez jarduteari uko egin beharko dio.

Edozein unetan gure orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatu ditzakegu, eta haren zerbitzuak handitu edo murriztu eta saretik kendu ere bai, baita eskainitako zerbitzuak eta edukiak ere; hori guztia aldebakarrean eta aurretiaz ohartarazi gabe.

Jabetza intelektuala

Eduki guztiak, testuak, irudiak, markak eta iturri kodeak gure jabegokoak dira edo ustiapen-eskubideak erosi zaizkien hirugarrenenak, eta Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren eskubideek babesten dituzte horiek.

Erabiltzaileak soilik irabazi asmorik gabeko erabilera pribaturako erabili ahal izango ditu datuak eta titularraren berariazko baimena behar du titularrari dagokion edozein eskubide aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko, banatzeko.

Sarbiderako baldintzak

Gure web-orriaren sarbidea doakoa da, eta aurretiaz ez da harpidetzarik edo erregistrorik egin behar.  Haren xedea da informatzea edo publizitatea egitea. Nolanahi ere, harremanetarako formularioa eskuragai dago nahi duenak haren bidez informazio gehiago eskatu dezan.

Datu pertsonalak harremanetarako formularioaren bidez bidaltzeak berarekin dakar ERABILTZAILEAK gure pribatutasun politika berariaz onartzea. Horretarako,dagokion laukitxoa aktibatu beharko duzu datuak bidaltzen dituzunean.    Zure datuak publizitatea helburuarekin erabiltzeari dagokionez, beste laukitxo bat gaituko da, eta erabaki beharko duzu aktibatu nahi duzun ala ez.

Erabiltzaileak gure web-orrira fede onarekin eta ordena publikoko arauekin eta Erabilpeneko Baldintza Orokorrekin adostasunean sartu behar du.  Erabiltzailearen beraren erantzukizunpean dago webgune honen sarbidea, eta, edonola ere, hark erantzungo du hirugarrenei edo geuri eragindako kalteengatik.

Web-orri honek beste web-orri batzuetarako estekak jar ditzake zure esku. Gure enpresak estekatutako web-orri horien informazioaren, edukien eta zerbitzuen gaineko kontrolik ez duenez, jakinarazten dizugu ez ditugula gure gain hartuko web-orri horiek erabili izanaren ondorioz gerta litezkeen edozein eratako kalteak edo galerak.

Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, sar zaitez gure web-orriaren Pribatutasun Politikan.