HESTEKIAK

 

HESTEKIAK

 

TXISTORRA ARBIZU,
BENETAKOA

 

Txistorra erdiondutako hestebetea da, txerrikiarekin egina (kokospearekin zein hirugiharrarekin). Haragia makina batean txikitu eta oratu bitartean piperrautsa, gatza, baratxuria eta ur pixka bat botatzen zaio.
Behin orea loturik dagoela, oratzailetik atera, betetzeko makinan bota eta bildots-hesteetan zein kolagenozkoetan sartzen dugu. Ondoren, txistorrak kordetan lotzen ditugu, Makila batzuetatik eskegi eta lehortegira eramaten ditugu. Lauzpabost egunetan lehortzen edukitzen ditugu (prozesu honetan tenperatura eta hezetasuna kontrolatzen ditugu).
Behin txistorrak lehortu ondoren, hutsean ontziratzen ditugu. Une horretan prest daude salgai jartzeko.

Gure txistorra zapore gozoan eta pikantean lantzen dugu.

*EMBUTIDOS ARBIZU S.L.-ek “TXISTORRA ARBIZU”-ren jabetza dauka

BETIKO
ZAPOREA

BETIKO
ZAPOREA

TXORIZO FRESKOA
ZAPORE EZIN HOBEA

Arbizuko txorizo freskoak, txistorra bezala, artisau prozesu berdinaren bitartez eginak daude. Txorizoen osagaiak txistorra bezalakoak dira, pimentoi pikantea izan ezik.

Arbizuko txorizoak portzio txikietan aurkezten dira, beti bezala, egosketa errazagoa izateko.

SARTA TXORIZOA
BETIKOA

Sarta txorizoa ondutako hestekia da, hamaiketako jateko edo merendatzeko aproposa. Zapore ezin hobea duen produktu naturala eta kalitatezkoa.

Arbizun bi barietate ditugu, gozoa edo minak.

Egin klik hemen gure

Arbizu produktuen katalogoa ikusteko

Utzubar poligonoa, E 27 kalea CP 31839 Arbizu, Nafarroa
T +34 948 460 628
info@embutidosarbizu.com

ARBIZU 2017   |   LEGE OHARRA   |   COOKIE-EN POLITIKA